XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HELBURUAK: Figura geometrikoak ezagutu eta bereiztea: zirkulua.
EDUKIAK: Figura geometrikoak: zirkulua.
Forma zirkularren ezagutza eta bereizketa.
JARDUERAK: Irakasleak kartulinazko zirkulu gorri bat eta kolore urdineko beste bat erakutsiko ditu.
Ahots goraz eta txandaka, kartulinen forma esan:
Kartulinazko zirkulu gorriak eta urdinak, bloke logikoak... esku artean erabili norberaren gustura.
Gero, forma edota marrazkiren bat asmatu eta, ondoren, izen bat ipini:
Irakasleak aldez aurretik lurrean marraztu duen zirkuluaren gainetik katu-katuka edo katamarka ibili.
Ikasle bakoitzak, zirkulu gainetik pasatzen hasterakoan,
Gabonetako bolak behatu, zein forma duten esan eta dagokien lekuan itsatsi (eranskailuak 1).
Ikasgelako libururen batean, forma zirkularra duten objektuak seinalatu.
Psikomotrizitate-gelan forma zirkularra duten elementuak edota objektuak bilatu. Ikasgelan, ikusitakoak izendatu eta irakasleak arbelean marraztuko ditu.